Laguntza eta arreta pedagogikoa
Praktikan zaila da arreta psikologikoa eta pedagogikoa bereiztea: alde batetik, hezkuntza arloko eduki asko sartzen den elkarrizketa asko egiten dira: prebentzio eta autozainketakoak. Eta beste alde batetik, interbentzio asko egiten dira bukaerako egoeratan bertan, osagai pedagogikoak eta filosofikoak asko direlarik.
Etxeko arreta: Asheguiko kideek Zerbitzu Psikopedagogikoa sortzearen arrazoi nagusietako bat, hemofilikoen artean garai hartan bizitzen ari zen egoera izan zen. Erantzun bat eman beharra zegoen eta beste gauza batzuen artean beharrezkoa ikusten zuten gaixoak ikuspegi medikoa ez zen beste alde batetik ikusiko lukeen zerbitzu bat.
Arreta mota hau izan da azkeneko urteetan aldaketa gehien jasan dituena. Giza Inmunoeskasiaren Birus-arekin (GIB) eta Hepatitis C-aren Birusaren tragediarekin zuzenki loturik dago. Gertakizun honek afektatuak denbora askoan zehar eduki zituen ohean, eta honek gure Zerbitzua behartu zuen Etxeko arreta psikopedagogikoaren bidez erantzuna ematera.
Zatikaturiko elkarrizketak dira, lan asmo berezi batekin. Elkarrizketa hauek, pertsonen aldaketa sakon bat eragin ditzakete, baita ahalegin eta diziplina handia beraien partetik. Hemen sartuko genituzke behar puntual bati erantzuten diotenak, zatikatu gabea, askotan krisiko interbentzio batekin nahastu daitekeena. Esan beharra dago, kide batek arazo larri bat duenean, psikologo aditu batengana edo psikiatrarengana bidaltzen dugula. Terapia Psikopedagogikoaren ekintzan ez baitu gaixotasun psikologikoa sartzen. Edozein kasutan, Zerbitzua beraien eskakizun eta beharrei moldatzen da. Afektatuek eta beraien senideek markatzen dute azken finean lan erritmoa.
Telefonoa beti izan da gure kideekiko harremanetarako eta laguntzarako bide garrantzitsua, batzuentzat Ospitaleraino hurbiltzea ez baita oso erreza. Telefono bidezko interbentzio asko, krisizko interbentzioak dira.
Zerbitzu Psikopedagogikoa arlo desberdin hauetan hartzen du parte:
Hemen ukitu ditugun alderdi guztiak ondorengo grafikoan agertzen dira, lanaren garapena eta kantitatea ikusten delarik. Laguntza ospitalarioa deitzen diogunari dagokionez ASHEGUIko Biltzar Buruarentzako oso baikorra izan da. Pertsona bat ospitale batera joaten den egoeran, gure kideei aholku eman, lagundu eta babestea posible izatea ASHEGUIn lan egiten duen jendea lan egiten jarraitzera asko animatzen du. Hemofilia/vonWillebrand betirako gaixotasuna denez gure laguntza eta arreta behin baino gehiagotan eskatzen da.
Grafikoan ikusten den bezala, laguntza sozialak eragin handia du gure kideen artean.
Bereziki, taldeko lanaren bitartez elkar lana eta tratamendu integrala baloratzen dugu zerbitzu desberdinetatik, horrela afektatuak behar dituen berezilariekin komunikazioa eta koordinazioa bilatuz. Gure ikuspuntutik berezilariekiko elkar lana oso garrantzitsua da. Krisialdiko egoerari buruz dugun ikuspuntua eta erantzuna zentzu guztietan askoz hobeagoa da, eta hau krisialdia sufritzen duen pertsonaren onurako da. Jakintza-alor aniztasuna maila desberdinetan banatzen dugu:
Aurrez finkatuta, mediku berezilariekin egiten diren bilerak 1997. urtean hasi ziren, Zerbitzu Psikopedagogikoa sortu eta hemezortzi hilabete beranduago. Proiektuaren barne, Zerbitzu Psikopedagogikoaz gain hemofilikoa zaintzen zuten zerbitzu mediku guztiak sartzen ziren. Ondorengo agirian bilera hauek urteetan izan duten bilakaera ikusi daiteke. Nahiz eta arazo batzuk sortu izan diren, lan erritmo bat mantzentzea lortu da, hemen afektatua izan delarik onura gehien izan duena. Beste aldetik, bigarren grafikoan, pertsonal medikoekin izandako erlazio desberdinak agertzen dira. Burututako kontaktuen kopurua oso esanguratsua da.