Pedagogikoa

Laguntza eta arreta pedagogikoa

  • Haur hemofiliko/von Willebrand bat eskolarizatua duten ikastetxeei informazioa eta orientazioa.
  • Diagnostiko psikopedagogikoak.
  • Ekintza pedagogikoen lorpena errazteko helburuarekin, irakasle, psikologo, hezitzaile eta gizarte laguntzaileekin elkar lana.
  • Ikasleak hezkuntza premiak estalita izan ditzan laguntza eta jarraipena: irakasle partikularra, ospitaleko eskola, etab....
  • Bokaziozko orientabide eta orientabide profesionalak.
  • Material informatiboa zabaltzea ( argitalpen eta artikulu interesgarrien helbidea).
  • Aisialdiko ekintzen bitartez hezkuntza indartzea.
  • Ihardunaldi eta kongresuetan parte hartzea.
  • Formakuntza ikastaroetan parte hartzea, horrela erbitzu Psikopedagogikoan lan egiten duten pertsonen berziklapena bermatuz.

Praktikan zaila da arreta psikologikoa eta pedagogikoa bereiztea: alde batetik, hezkuntza arloko eduki asko sartzen den elkarrizketa asko egiten dira: prebentzio eta autozainketakoak. Eta beste alde batetik, interbentzio asko egiten dira bukaerako egoeratan bertan, osagai pedagogikoak eta filosofikoak asko direlarik.

Etxeko arreta: Asheguiko kideek Zerbitzu Psikopedagogikoa sortzearen arrazoi nagusietako bat, hemofilikoen artean garai hartan bizitzen ari zen egoera izan zen. Erantzun bat eman beharra zegoen eta beste gauza batzuen artean beharrezkoa ikusten zuten gaixoak ikuspegi medikoa ez zen beste alde batetik ikusiko lukeen zerbitzu bat.

Arreta mota hau izan da azkeneko urteetan aldaketa gehien jasan dituena. Giza Inmunoeskasiaren Birus-arekin (GIB) eta Hepatitis C-aren Birusaren tragediarekin zuzenki loturik dago. Gertakizun honek afektatuak denbora askoan zehar eduki zituen ohean, eta honek gure Zerbitzua behartu zuen Etxeko arreta psikopedagogikoaren bidez erantzuna ematera.

Psikologikoa

Aholku-emate eta arreta psikologikoa

  • Laguntza psikoterapeutikoa eta "counselling" haurrei, nerabeei eta helduei.
  • Bakarkako psikoterapiak eta jarraipenak.
  • Kontsulta eta orientazioa.
  • Psikodiagnostiko eta txostenak burutzea.
  • Bukaerako egoeratan arreta eta zainketa aringarriak.
  • Kasu desberdinak bideratzea, eta osasuneko beste aditu eta zentroekin koordinaketa.
  • Laguntza taldeak egitea.
  • Nazional eta Nazioarte mailako elkarteetako adituekin harremanak.
  • Material informatiboa.
  • Kurtso eta ihardunaldietan parte hartzea.

Elkarrizketa psikopedagogikoak

Zatikaturiko elkarrizketak dira, lan asmo berezi batekin. Elkarrizketa hauek, pertsonen aldaketa sakon bat eragin ditzakete, baita ahalegin eta diziplina handia beraien partetik. Hemen sartuko genituzke behar puntual bati erantzuten diotenak, zatikatu gabea, askotan krisiko interbentzio batekin nahastu daitekeena. Esan beharra dago, kide batek arazo larri bat duenean, psikologo aditu batengana edo psikiatrarengana bidaltzen dugula. Terapia Psikopedagogikoaren ekintzan ez baitu gaixotasun psikologikoa sartzen. Edozein kasutan, Zerbitzua beraien eskakizun eta beharrei moldatzen da. Afektatuek eta beraien senideek markatzen dute azken finean lan erritmoa.

Interbentzio psikopedagogikoak telefonoz

Telefonoa beti izan da gure kideekiko harremanetarako eta laguntzarako bide garrantzitsua, batzuentzat Ospitaleraino hurbiltzea ez baita oso erreza. Telefono bidezko interbentzio asko, krisizko interbentzioak dira.

Elkarrizketa psikopedagogikoak arlo ospitalarioan

Zerbitzu Psikopedagogikoa arlo desberdin hauetan hartzen du parte:

  • Kanpo kontsultetako laguntzek, egoera berezietan afektatuak ASHEGUI-ko psikopedagogoaren presentzia eta laguntza eskatzen duen egoerei erantzuten diete. Arrazoi arruntenak hauek dira: hemofilikoaren mugak, mediku berezilari batekin duen entrebista ulertu edota aurre egiteko, baita krisialdi egoera larriak.
  • Agertzen diren arazoen arabera, urte batzutan laguntza ospitalario kopuru handia eman da Larrialdi edota -UVIn. Larrialdi edota UVIko laguntza egoeratan, lana senideetan oinarritzen da gehiago hemofilikoan baino, kasu hauetan hemofilikoarenganako laguntza, medikoa baita gehienbat. Hala eta guztiz, posible denean laguntza emozionala eskaintzen zaio, aldez aurretik mediku berezilariekin kontsultatu eta gero.
  • Erreabilitazio saioetako laguntzak animatu, motibatu, lagundu eta gaixoak medikuek bidalitakoa ondo betetzen duela ziurtatzeko balio du. Normalean, alderdi hauek oso garrantzitsuak dira hemofiliko bat erreabilitazio prozesuan dagoenean, hau oso luzea eta zaila izaten baita. Gainera denbora luzean interbentzio gehienak haurretan oinarriturik egon dira, hau dela eta arreta eta hurbilpena garrantzitsuagoak izan dira guretako. Hemofilikoetan Erreabilitazio zerbitzuak duen tratamendua oso inportantea da hemofiliko/vWillebrand-etan odol isurtze batek eduki ditzakeen ondorioak gutxitzeko, eta artikulazioen malformazioa aurreikusteko.
  • Eguneko Ospitaleko laguntzak, ebakuntza kirurgikoa izan eta gero, egun berean sendatu izan diren egoeratan ematen da. Alderdi honen helburua zera da: bai afektatuak eta baita bere senideek ere, beraien beharrak beteta dituztela bermatzea. Beharrezkoa izanez gero, bitarteko izatea medikuekin eta laguntza emozionala eskaintzea prozesu guztian zehar.
  • ASHEGUIko profesionala egunero dago kontaktuan ingresaturiko hemofilikoek horrela nahi badute. Laguntza familiara zabaltzen da. Normalean laguntza psikologikoak izaten dira. Baina kasu larrienetan, laguntzek ikuspegi filosofikoa izaten dute, garrantzi handiko edukiarekin.

Hemen ukitu ditugun alderdi guztiak ondorengo grafikoan agertzen dira, lanaren garapena eta kantitatea ikusten delarik. Laguntza ospitalarioa deitzen diogunari dagokionez ASHEGUIko Biltzar Buruarentzako oso baikorra izan da. Pertsona bat ospitale batera joaten den egoeran, gure kideei aholku eman, lagundu eta babestea posible izatea ASHEGUIn lan egiten duen jendea lan egiten jarraitzera asko animatzen du. Hemofilia/vonWillebrand betirako gaixotasuna denez gure laguntza eta arreta behin baino gehiagotan eskatzen da.

Gizarte-arloa

Gizarteko gaietan aholkularitza

  • Espainiako Hemofilia Federakuntzaren bitartez zerbitzu sozialari buruzko informazioa.
  • Elbarritasun agiria, gizarte laguntzako programak, pentsioak eta hemofiliako nazioarteko agiria lortzeko egin behar diren tramiteekin laguntza.
  • Lortu daitezkeen errekurtsoei buruzko aholkularitza.
  • Gizarte mailako integrazio eta normalkuntzan orientazio eta laguntzak.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udaletxeetako Gizarte Zerbitzuekin koordinazio eta laguntzak.
  • Gizarte helburu berdinak dauzkagun erakunde desberdinekin elkar laguntza.
  • Gure helburuekin bat datozen gizarte ekintzetan parte hartzen dugu.
  • Kidegoaren orokortasunari afektatzen dion gaietako ekintza judizialetan aholkularitza.

Grafikoan ikusten den bezala, laguntza sozialak eragin handia du gure kideen artean.

Osasuna

Osasun gaietan aholkularitza eta elkarlana

  • Osasun gai interesgarriei buruzko aholkularitza:
  • Nazio eta nazioarteko zentro ospitalarioak . Errekurtso medikuak . Ikerketa genetikoak
  • Osasunari buruzko hitzaldi informatiboak.
  • Profesional eta osasun zentro desberdinekin elkarlana.
  • Hemofilia eta beste sortzetiko koagulopatiei buruzko informazioa zabaldu.
  • Osasun ohiturak indartzen dira, bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Zerbitzu medikoekin kolaborazioa.

Bereziki, taldeko lanaren bitartez elkar lana eta tratamendu integrala baloratzen dugu zerbitzu desberdinetatik, horrela afektatuak behar dituen berezilariekin komunikazioa eta koordinazioa bilatuz. Gure ikuspuntutik berezilariekiko elkar lana oso garrantzitsua da. Krisialdiko egoerari buruz dugun ikuspuntua eta erantzuna zentzu guztietan askoz hobeagoa da, eta hau krisialdia sufritzen duen pertsonaren onurako da. Jakintza-alor aniztasuna maila desberdinetan banatzen dugu:

  1. Aurrez finkatutako bilerak mediku berezilari desberdinekin
  2. Medikuekin arazo edo egoerak sortzen diren heinean egiten diren bilerak
  3. Fisioterapeuta, erizain eta beste pertsonal medikuekin bilerak sortzen diren heinean egiten direnak

Aurrez finkatuta, mediku berezilariekin egiten diren bilerak 1997. urtean hasi ziren, Zerbitzu Psikopedagogikoa sortu eta hemezortzi hilabete beranduago. Proiektuaren barne, Zerbitzu Psikopedagogikoaz gain hemofilikoa zaintzen zuten zerbitzu mediku guztiak sartzen ziren. Ondorengo agirian bilera hauek urteetan izan duten bilakaera ikusi daiteke. Nahiz eta arazo batzuk sortu izan diren, lan erritmo bat mantzentzea lortu da, hemen afektatua izan delarik onura gehien izan duena. Beste aldetik, bigarren grafikoan, pertsonal medikoekin izandako erlazio desberdinak agertzen dira. Burututako kontaktuen kopurua oso esanguratsua da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika