Maddi Iturbek eta Laida Reguillagak, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Amaierako Lanaren zati gisa eta Asheguirekin lankidetzan, dokumentu bisual bat egin dute, non Faktorea erreserborio bidez aplikatzearen berri ematen diguten.
Asheguiko arduradunek eskerrak ematen dizkiete Laidari, Maddiri eta lana egiten lagundu duten guztiei, hemofiliaren munduarekiko erakutsi duten arduragatik eta interesagatik.