Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Donostia Ospitalearen Hematologiako Zerbitzua

 

Mediku adjuntuaCarmen Arratibel doktorea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren koagulopatia kongenitoak tratatzeko erreferentzia-zentro gisa, Zerbitzu honek hemofilikoei sortzen zaizkien arazoei ematen die erantzuna.

Jarduera-Protokoloa:

Diagnostikatu berria: kasu posible bat azaltzen denean edo gaixotasuna transmititu dela susmatzen denean, edo eramaile batek probak egin nahi dituenean, hematologiako Zerbitzua Genetikako Zerbitzuarekin jartzen da harremanetan beharrezko probak egiteko. Azterketa egin ondoren, gaixotasuna duen pertsonarekin hitz egiten da eta gaixotasunaren ezaugarriak eta transmititzeko aukerak jakinarazten zaizkio. Halaber, mediku arduradunak interesdunei Gipuzkoako Hemofilia Elkarteak hemofilikoentzat duen Psikopedagogiako Zerbitzuaren berri ematen die. Oso garrantzitsua da gogoratzea Donostia Ospitalea (Hematologiako Zerbitzua) dela patologia honi erantzuteko erreferentzia-ospitalea.

Odoljarioak: Hemofiliko bat hemartros edo beste mota bateko odoljario batengatik kontsultara doan bakoitzean, dagokion kopurua eta faktorea ematen zaio hemorragia eteteko. Hematologoak erlazionatutako beste patologiak baztertzea egokitzat jotzen badu, gaixoa dagokion Ospitaleko Zerbitzura bidaltzen du. Behin odoljarioa kontrolatuta, erabat osatu arte, gaixoaren bilakaeraren jarraipena egiten da, bai Hematologian bai hematologoak bidali duen Zerbitzuan. : Koagulopatiari lotutako konplikaziorik ez dagoen bitartean, edozein pertsona osasuntsu bati eskaintzen zaion arreta bera eskainiko zaio.

Ospitaleko beste Zerbitzuekin dagoen harremana: Gaixotasunaren problematika dela eta, Ospitaleko hainbat Zerbitzurekin dagoen harremana oso estua da.

Diziplina aniztasuna: Hematologiako eta Errehabilitazioko Zerbitzuak dira -Psikopedagokiako Zerbitzuko arduradunarekin batera- hemofilikoen etengabeko jarraipena egiten dutenak. Zerbitzu hauek bilerak egiten dituzte aldizka hemofilikoei arreta hobeagoa eskaintzeko.