Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Nortzuk gara: Antolakuntza erantzukizuna

ASHEGUIko kudeaketaz arduratzen den taldea, elkarteko Biltzar Buruak osatzen du. Ondorengoa da pertsonen eta karguen zerrenda:

  • Javier Carrera Hernani LEHENDAKARIA
  • Mª Dolores Seminario Errea LEHENDAKARI ORDEA
  • Yolanda Juntas Ibarguren IDAZKARIA
  • Ramon Argarate Maiztegi DIRUZAINA
  • Amaia Argarate Maiztegi BOKALA
  • Iñaki Juez González BOKALA

Biltzar Burua, elkartearen funtzionamendua koordinatzen duen taldea da, eta hau Batzar Orokorrean aukeratzen da.

Hauek dira talde honek burutzen dituen eginkizun garrantzitsuenak:

  1. ASHEGUI-ren helburuak burutzen direla bermatzea.
  2. Batzar Orokorrean hartutako erabakiak praktikan jartzea.
  3. Urteko proiektuak lantzea.
  4. Programatutako ekintzak antolatu eta koordinatzea.
  5. Baliabideak kudeatzea.
  6. Egindako lana ebaluatu eta urteko memoria garatu.
  7. Erakunde publiko edo pribatuekin dauden bilera guztietan Elkartea ordezkatzea; baita jendearen aurrean ere.

Gipuzkoako Hemofilia Elkarteko Kudeatzaile Zuzendariaren figura, bertako Lehendakariak betetzen du, honela bi betebeharrak pertsona batean batuz: lehendakaritza eta gerentzia.

ASHEGUIk gai hau era hontara planteatzeko arrazoia, baliabide pertsonal eta ekonomikoen falta da (betebehar hauen ardura duenak ez du ezeren truke egiten). Ezinezkoa izango litzateke Asheguik duen proiektua aurrera eramatea, beharrezkoa den prestaketa teknikoa eta barrutiko motibazio handia duen pertsonarik gabe. Beraz, Kudeatzaile Zuzendariaren figura oso garrantzitsua da Elkartearen funtzionamendurako, bertako helburuak burutzea lortzen duelako, eta ASHEGUIk eskaintzen duen zerbitzua egunerokoa izatea bermatzen duelako.