Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Eremu sozial eta psikopedagogikoa: Lan alorrak

Laguntza eta arreta pedagogikoa

  • Haur hemofiliko/von Willebrand bat eskolarizatua duten ikastetxeei informazioa eta orientazioa.
  • Diagnostiko psikopedagogikoak.
  • Ekintza pedagogikoen lorpena errazteko helburuarekin, irakasle, psikologo, hezitzaile eta gizarte laguntzaileekin elkar lana.
  • Ikasleak hezkuntza premiak estalita izan ditzan laguntza eta jarraipena: irakasle partikularra, ospitaleko eskola, etab....
  • Bokaziozko orientabide eta orientabide profesionalak.
  • Material informatiboa zabaltzea ( argitalpen eta artikulu interesgarrien helbidea).
  • Aisialdiko ekintzen bitartez hezkuntza indartzea.
  • Ihardunaldi eta kongresuetan parte hartzea.
  • Formakuntza ikastaroetan parte hartzea, horrela erbitzu Psikopedagogikoan lan egiten duten pertsonen berziklapena bermatuz.

Praktikan zaila da arreta psikologikoa eta pedagogikoa bereiztea: alde batetik, hezkuntza arloko eduki asko sartzen den elkarrizketa asko egiten dira: prebentzio eta autozainketakoak. Eta beste alde batetik, interbentzio asko egiten dira bukaerako egoeratan bertan, osagai pedagogikoak eta filosofikoak asko direlarik.

Etxeko arreta: Asheguiko kideek Zerbitzu Psikopedagogikoa sortzearen arrazoi nagusietako bat, hemofilikoen artean garai hartan bizitzen ari zen egoera izan zen. Erantzun bat eman beharra zegoen eta beste gauza batzuen artean beharrezkoa ikusten zuten gaixoak ikuspegi medikoa ez zen beste alde batetik ikusiko lukeen zerbitzu bat.

Arreta mota hau izan da azkeneko urteetan aldaketa gehien jasan dituena. Giza Inmunoeskasiaren Birus-arekin (GIB) eta Hepatitis C-aren Birusaren tragediarekin zuzenki loturik dago. Gertakizun honek afektatuak denbora askoan zehar eduki zituen ohean, eta honek gure Zerbitzua behartu zuen Etxeko arreta psikopedagogikoaren bidez erantzuna ematera.

Grafikoa