Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Albiste interesgarriak

"Ekhi"Barita Magikoa"- "La Varita Mágica de Ekhi"

Etxeko txikieri Hemofilia zer den azaltzeko liburu bat argitaratu dugu. Beraz, gazteen alderdi pedagogiko eta psikologikoak kontuan harturik gaixotasuna azaldu nahi baduzue  jarri gurekin harremanetan.


Hemofilia, von Willebrand eta beste sortzetiko koagulopatiei buruzko Tailerra

Gipuzkoako Hemofilia Elkarteak, Donostiako Medikuntza Fakultatea (EHU) eta Donostiako Ospitale Unibertsitarioarekin batera, Hemofilia, von Willebrand eta beste sortzetiko koagulopatiei buruzko laugarren tailerra aurkezten du.  

Egunak: 2017ko Urriaren 17, 18 eta 19an

Tokia: Donostiako Erizaintza eta Medikuntzako Fakultatea (EHU)

Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara

Interesgarria iruditzen bazaizue edota parte hartzea posible baduzu, mesedez jarri gurekin harremanetan:  ashegui@hemofiliagipuzkoa.org edo 600766530.

Programa


Norbera besteak zainduz zaintzea, norbera eta besteak zaintzeko. "MCI eta FDS"-ean formakuntza.

Asheguik, Gipuzkoako Erizaintza Eskolak (UPV/EHU) eta Gipuzkoako Erizaintza Eskola Ofizialak l "Curso de Formación en Movimientos de Cabeza Inducidos MCI y Focalización por Disociación Selectiva FDS" antolatzen dute.

Roberto Aguado eta Susan Silvero “Instituto Europeo de Psicoterapias de Tiempo Limitado”-ko irakasleek emana. Gipuzkoako Erizaintzako Eskolan burutuko da Azaroaren 28 eta 29ean eta Abenduaren 18 eta 19an.

Informazio gehiago nahi baduzu hemen klikatu:


Euskadiko Hemofilia Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa gauzatu da jada

Hemofilia gaixoentzako erreferentziazko ospitaleek arazorik gabe erabiltzen dituzte faktore birkonbinatzaileak. VIII eta IX motako hemofilia dutenek modu normalizatuan erabili ditzakete jada kalitate goreneko faktore birkonbinatzaileak.

Eusko Jaurlaritzak hemofilia eta Willebrand edo sortzetiko koagulopatiak dituzten pertsonentzako gizarte-laguntzak ordaindu ditu

Aurreko abenduan, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoek Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema publikoaren eremuan koagulazio-faktoreen kontzentratuekin tratamendua jaso izanaren ondorioz C hepatitisaren birusak infektatutako pertsonei zuzendutako gizarte-laguntzak jaso zituzten.

   2 Orritik 1 Hurrengoa